jueves, 3 de junio de 2010

ARTE ERROMANIKOA

Europa osoan garatu zen lehenengo arte komuna izan zen X eta XII. mendeen artean.
Izaera erlijiosoa duen arte mugimendua da, baina arkitektura zibila ere garatu izan zen, hala nola, jauregiak. Ez zen sortu hirietan, baizik eta nekazal eremuetan, landa inguruko artea izango zen, nekazal eremuak bizitzaren motorra baitziren. Gizarte feudala zegoen. Horren ondorioz, azkartu zen nekazari-giroa hiriaren kaltetan. Esaterako, feudalismoa zen garaiko botere politikoa.
1000. urtearen inguruan sentimendu erlijiosoa biztu zen, hala nola, apokalipsiaren ideiak zirela eta … mende aldaketagatik.
Elizak izan ziren eraikinik garrantzitsuenak. Eliza bizitzaren erdiguneak ziren. Gizarte teozentrista zegoen. Gainera ez zen soilik erlijioa, baizik eta ekonomia, politika, eta arlo sozialean eragin handia zuen. Elizari zerga berezia ordaindu behar zitzaion, hamarrena. Clunyko ordena eta haren araberako monasterioen zabalkuntza mendebaldeko Europa osoan izan ziren garrantzitsuak artearen sorreran, eraginean eta zabalkuntzan, bazter oroetara zabaldu baitziren Cluny-ren monasterioak.
Kristautasuna indar handia zuen. Hiru pelegrinazio gune sorrarazi ziren, Jerusalem, Erroma eta Santiago Konpostelakoa. Eragin handia izan zuten ideietan eta arte-garapenean.
Beste faktore bat estiloaren zabalkuntzan, Lonbardiako argien lana izan zen. Lonbardiatik (Italia) Europako gainerako lurretara zabaldu zituzten bere eraikuntza-teknikak. Lan molde batzuk utzi zituzten, arku txiki itsuak, zerrenda bertikalak absideen kanpoaldean eta banda lonbardiarrak.
Urte horietan gurutzada-kanpainak eman ziren. Kanpainia militarrak ziren eta Arabeen lurralde kristauak lortzeko egin ziren. Gerra-erlijiosoak izan harren, benetako interesak ekonomikoak ziren.
Eraikin tipikoak elizak izango ziren. Oso eraikitze prozesu primitiboa zuten. Harriz eraikitzen zuten eta horrek eraikinak pisu handia izatea sorrarazten zuen. Horregatik gehienetan eraikinak txikiak ziren eta leiho gutxiekin.
Latin gurutzeko (kristoren gurutza) oina erabiltzen zuten gehienetan. Hiru nabe (batzuetan bost), erdikoa goratua, transeptua, eta zirkulu erdi itxurako absidea izaten zuten. Galeria edo triforia zuten. Barrualdean girola edo absidearen zentrokidea den ingurabide edo deanbulatorioa zegoen.
Harri landugabea zen horma arruntetan, harladuxka edo erdi landuriko harria askotan eta harladuna edo harri silarea gune dotoreetan.
Erdi puntako ganga erabiltzen zuten edo zirkulu laurdenekoa. Beste batzuetan ertz edo ogiba gangak, zenbaitetan zurezko estalkiak.


CLUNY

PEREGRINAZIO GUNEAK:

SANTIAGO KONPOSTELAKOA


JERSUALEM


ERROMA


TENPLARIOAK:


LONBARDIA ERRESUMA, ITALIAN


No hay comentarios:

Publicar un comentario