lunes, 16 de mayo de 2011

ERROMAKO ARTEA, BERRIA

Neurri gabeko eraikinak egingo dituzte, hau da oso handiak. Hau Egiptotik bereganatutako joera da (piramideak … ). Erromatarren eraikin gehienak oso handiak dira. Inperioa ekialderantz hedatzean ezagutu zituzten erromatarrek neurrigabetasuna eta aberastasuna. Halatan, berezko zituzten elementu tradizionalak greziarrengandik eta Ekialdeko herriengandik jasotakoekin batu eta Erromaren boterearen eta menpeko herrien aurrean zuen nagusitasunaren adierazpide izan zen Inperioko arkitektura. Ez zen, ordea, meritu hura horretara mugatu; pragmatismoa eta edertasuna batzen zituen joerak bultzaturik, eraikuntza moderno aurreratuenen moldeko obrak eraiki zituzten erromatarrek, eta artearen eta ingeniaritzaren eredu dira egun ere obra horiek.
Lehen aipatutako praktikotasuna alde batera uzten da adibidez Garaitz arkuetan, edo Kolometan (Trajanoren koloma).
Erdi-puntuko arkua, erdi-zirkularra, eta mota askotako gangak erabili zituzten, etruriarrengandik jasoak. Mota askotako egituretan bideratu zituzten elementu haiek (estolderiak, tenplu handiak, termak, basilikak).
Dekorazio-elementu gisa erabili zituzten ordena greziarrak, korintiarra nagusiki, eta ordena berri batzuk ere, toskanoa eta konposatua.
Arkuak eta atalburuak, frontoi bihurriak eta friso ganbilak erabilita amaiera eman zioten erromatarrek Greziako eraikinen estetika lasaiari, eta eraikin asimetriko eta, aldi berean, guztiz dinamikoak egin zituzten.
Kanpoaldearen gainetik barnealdea eta plastikotasunaren gainetik funtzionaltasuna hobetsi zituen espazio-kontzeptuaren zerbitzura zeuden materiak eta elementuak.
Eskultura
Eskultura erromatarra ez du berrikuntza handirik ekarriko artearen ikuspegitik. Baina ezin dezakegu esan beti greziar estiloaren menpe egongo zirela, hasiera batean etruskoengandik eta gero zuzenki.
Grezia konkistatu ondoren, erromatarren esku geratu egin ziren greziarren altxor artistiko guztiak. Beste alde batetik, greziar eskultore asko Erromara joan ziren eta Erroman bertan kopisten lana ere garrantzitsuak izango dira greziar eskultura produzitzen jarraitzeko. Kopisten lana hain garrantzitsua izan zen, plan industrial bat eratzea beharrezkoa izan zutela erromatarrek. Estatuak berez, ez zuten balio artistikorik, etxeetan edo
kaleetan apaingarri giza erabiltzen ziren, baino formalki artetzat hartuak ez ziren. Horren ondorioz, eman zen eskaera asko egotea eta kopisten papera. Kopistei esker eskultura greko askoren berri dakigu, baina ez da iturri guztiz ona
Ekarriko zuten joera berria, bustoak egitea izango zen, hala nola, erretratuak. Jatorria eremu noblean dauka.Erretratua eskultura grekoaren azkeneko epean ere ikus daiteke, baina erromatarrak bere ezaugarri propioak ditu: bustoa eta aurpegia bakarrik erretratatzea; greziarrek, adibidez, kanoi bat ezarri zuten eta honen barean jokatuko zuten, baina erromatarrek aldiz, trataera lineal baten erabilpenaren ondorioz, errealitatearen irudikapen perfektu bat lortuko dute … (irudian, Aulo Vitelio enperadorearen irudia). Erretratuen produkzioa arbasoei nolabaiteko kultua egitea sortaraziko du, hildakoen maskarekin. Hau biztanle maila baxuetan agertu egingo da.
Beste alde batetik, gorputz osoko erretratuak ere aurkituko ditugu, adibidez Trajano enperadorearena. Honetan, eskultura pribatua eta publikoa bateratuko dira, pribatua, erretratuak. Augusto de Prima Porta, Marco Aurelio … izango dira beste adibide batzuk.
Erlibeak ere izango dute garrantzi handia, adibidez, Ara Pacis –en aurkitzen direnak, Trajanoren kolomakoak …
Pintura eta Mosaikoak
Oholean eta formatu txikian bezala, etxe eta eraikinetako hormetan bideratu zen pintura erromatarra. Enkaustozko pintura (argizarien aglutinaturiko pintura) izan zen oholean gehien erabili zuten teknika, eta freskoa hormetan.
Tradizio greziarraren eragina jaso zuen pintura erromatarrak, eta gorenera eraman zuen haren ezagutza teknikoa. Ongi modelaturiko irudiak azaltzen zituen (itzalen bidezko modelatze lanak), irudibildua bideratu zuten (perspektiba gorputzetan) eta halako perspektibaz landu zituzten halaber espazioa, pertsonaiak harta koherentziaz egokituz.
Erruz landu zituzten erromatarrek gai mitologikoak freskoetan, baita askoz prosaikoagoak ziren beste gai batzuk ere, pornografia bera barne. Azken gai hau ez zen prostituzio etxeetara mugatzen, maiz ageri baitzen etxe partikularretan ere. Irudien izaera kontuan hartuz gero, lau estilo bereiz daiteke horma pinturetan: inkrustazio bidezko estiloa, marmolez eta beste gai batzuez bideraturiko estaldurak pinturaren bidez imitatu zituena; arkitektura-elementuak imitatu zituena;aurreko biak elkartzen zituen estiloa, eta, antzerki giroka (antzerkirako fondoak …).

No hay comentarios:

Publicar un comentario