martes, 17 de mayo de 2011

Greziako artearen aurrekariak: EGEOKO ARTEA

ZIKLADEETAKO ARTEA (k.a.2600- k.a.1100):
o Anatolia ingurutik etorritako jendeak burutu zuen Zikladeetako irletan.
o Hilobi txikietan aurkitutako idoloen marmolezko eskulturak dira beraien artetik dauden elementu garrantzitsuenak. Eskematikoak eta geometrikoak dira. Hasiera batean, bilbolin kaxa baten itxura hartzen zuten, baina denborarekin konplexuagoak egin ziren.
 Besoak paparrean gurutzatuak, argalak, finak. Batzuetan hankak banatuta eta bestetan marra bat soilik zuten.
 Tripa barrenean triangelu bat zuten.
 Asko ahurdun edo erditu osteko emakumeak ziren. Uste da amatasun edo ugalkortasunaren jainkosak izan zitezkeela.
 Buruan sudurra soilik zeukaten.
 Salbuespenak ere zeuden.
 Paleolitoko Venus jainkosarekin lotzen dira.
 Greziaren artean eragin handia izan zuten, baita XX. mendeko artean ere, Brancusi edo Modigliani esaterako.
• KRETAKO ZIBILIZAZIOA (k.a. 3000- k.a. 1450)
o Arkitektura:
 Jauregiak aldaketa batzuk izan zituzten, esaten da arrazoia aldaketa geologikoak izan zirela. K.a. 2000tik k.a.1500ra jauregiak eraiki, desagertu, berreraiki eta berriz desagertu egin ziren.
 Jauregi hauen ideia Ekialde Hurbiletik hartu zen. Nekazaritza lurrez inguratuta zeuden.
 Jauregiak hiri modura antolaturik zeuden.
 Barne espazioa labirinto baten modura antolaturik zeuden eta patio ugari zeuden, aireztatzeko eta argia sartzeko. Galeria asko zeuden, bai kanpoan, bai barnealdean ere.
 Teilatuak izan beharrean, terrazak zituzten.
 Oinarrian zutabeak estuagoak dira goian baino. Barrutik egurrezkoak dira eta harrizko xaflekin estaliak daude. Kapitel bereziak dituzte, kuxin biribil modukoak.
 Ez zuten monumentaltasuna erakusten, edertasuna barnerako gordetzen zuten.
 Barrualdea freskoz apaindurik zeuden.
 Gurtza lekuak eta sakrifizio guenak jauregietatik kanpo zeuzkaten.
o Eskultura:
 Jauregietako kapera txikietan emakumeen irudiak, zezenak eta erritoiak aurkitu egin dira:
• Bi teoria: emankortasunaren jainkosak edo emakume sazerdoteak zirela uste da. Eskuetan eta buruan sugeak dituzte. Mesopotamiako eragin garbia ikusten da.
• Zezenak oso garrantzitsuak ziren. Dantza errituak zezenaren inguruan egiten ziren.
• Erritoi edalontziak ere agertu egin dira.
o Pintura:
 Loraldia k.a.1600-1450 tartean eman zen. Egiptoren eragin eta Mari jauregiko pinturen eragina isla daiteke.
 Natura eszenak irudikatzen dira: lehorreko animaliak, hegaztiak, sasien artean eta itsasoko animaliak. Pertsonen irudikapenak ere agertu egin dira.
 Irudik lauak dira, siluetak, hondoko kolore biziak eta animalien eta landareenganako fidelitatea zuten ezaugarri bezala.
 Biziak, mugitu egiten dira, irudiak flotatzen moduan daude, eszenako ekintzak urpean gertatutako balira bezala. Egiptoko irudiekin alderatuz, askoz biziagoak, mugimendu gehiagorekin. Gizakiak marren gainean jartzen ziren.
 Greken erabilpena agertuko da.
 Obrak:
• Tximinoaren pintura, Liliaren printzea, Parisko emakumea, Dama urdinak, zezen baten gainean dantzaria, katua eta faisaia …
o Zeramika:
 Jauregi zaharretan asko aurkitu egin dira. Hauek Kamarasko zeramika izendapena jasotzen dute (k.a.2100-1150).
 Polikromatua zen. Kolore ilunak zeuden hondoan, eta gainetik kolore beroagoak eta argiagoak jartzen ziren.
 Dekorazio geometrikoak zuten.
 Merkataritzan aritu egin zirenez Mediterraneoan zehar aurkitu egin dira adibideak.
 Obrak:
• Festoko jauregian aurkitutakoak, Segalarien ontzia, Borrokalarien erritoia …
• MIZENASEKO ZIBILIZAZIOA (K.A.1600-1100)
o Uste da akeoak izan zirela, indeoeuropearrak, Mizenaseko zibilizazioa sortu zutenak.
o Mizenas hiria nagusitu egin zen, horrela aipatu egin zuen Homerok Iliadan.
o Arkitektura:
 Paraje menditsuetan egindako jauregi gotortuak zituzten. Kretako arkitekturarekin inongo loturarik ez zutenak.
 Harlanduak erabili zituzten. Harresiak egiteko harri handiak erabili zituzten, horren ondorioz ziklopeak egin zituztela zioten.
 Sarreretan Hattusaren antzerako lehoi beldurgarriak jartzen zituzten. Hauek, arkitektura dinteldunaren gaineko arku faltsua betetzen zuten bi lehoiez baliaturik. Lehoien erdian koloma Kretarra jartzen zuten.
 Tirinto herriak garrantzi handia izan zuen.
 Megarona:
• Errege edo agintariak bizi ziren jauregietako gelarik garrantzitsuena zen. Agintariaren gela publikoak ziren.
• Greziar tenpluak hauetan oinarriturik daude.
• Zeremonia berezietako lekuak ziren.
• Sarreran, bi zutabedun portiko bat zegoen, eta honen gainean frontoi bat dago. Honetan herriko sarreran aurkitzen den irudikapena errepikatzen da.
• Barrualdean sabaia eusteko kolomak zeuden, gelaren erdi-erdian su sakratua zegoen.
 Hilobiak:
• 36 metroko korridorea, oinplano biribileko sarreraraino, usteltze gelara.
• Kanpotik begiratuz gero, mendi artifizial moduko bat dirudi. Familia hilobiak izaten ziren.
• Harresietako ateen egitura berbera zuten. Harriak horizontalean barrurantz sartuta jartzen zituzten.
• Hilbietan alxorrak aurkitu egin dira:
o Ezpata , lehoien ehiza; Eraztun zigilua; urrezko maskarak, Egiptoko eragina isla daiteke, gizon aurpegiak dira guztiak, geroago Erroman egingo dira; urrearen gaineko erlibeak, ontziak …
o Pintura:
 Hormetako pinturan Kretako eragina ikus daiteke. Freskoaren teknika erabili egin zuten.
 Emakumeak gurdi gainean, Mizenaseko gerrako jainkosa betan ezkutua
o Eskultura:
 Oso eskultura gutxi aurkitu egin dira. Erlijioarekin zerikusia dute gehienak. Buztinezko idoloak eta kareharrizko buru polikromatuak aurkitu egin dira.
 Bolizko gerlariaren burua, Jainkosen hirukotea …
o Laburbilduz:
 Egiptoko eragina hilobiratzeko ohituretan.
 Kretako artearen eragina eta urrearen erabilera itzela.
 Kreta, Egipto eta Mizenas artean erlazioa egon zen.
 Teorian, Mizenasek Kreta konkistatu egin zuen.
 Uste da, hiruren arteko erlazioa egon zela hiksoak kanporatzeko.
 Mizenastarrek egiptiarrei laguntza ematearen ondorioz, horren ordaineta Egiptok hauei urre mordoa eman ziotela. Hor azaltzen da urrearen agerpena, izan ere, Mizenasen ez zeghoen berez urrerik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario