Artistaren kontzeptu berria sortuko da. Erdi Aroan artista artisaua zen, orain artista mailara igoko da. Hau Berpizkundearen unerik indarrean aritutako artistekin eman zen, Miguel Angel eta Leonardo Da Vinci. Artista jenioa izango da. Maila sozial gorenera igoko da. Mezenasen laguntza jasoko dute artea eratzeko.
Kultura klasikoen (Grezia eta Erroma) forma artistikoen berrerabilera suposatu zuen. Ez zuen kultura horien artea kopiatzen (geroago neoklasizismoan gertatuko dena), baizik eta, horietan oinarritzen ziren arte berria sortzeko. Simetria, proportzioa, geometria, neurria, perspektiba (lerro eta aire perspektiba), idealizazioa … izango dira Berpizkundearen ezaugarriak. Berpizkundeak ekarri zuen beste berrikuntza sakona, gizakiaren ikuspegi berria izan zen, humanismoa. Gizonaren aldeko artea izango da. Arte antropozentrista izango da, ez teozentrikoa. Hala nola, gizakia izango da gauza guztien neurria ez Jainkoa. Gizakiak harrapatuko du jainkoaren kategoria. Gizakia arte honen erdigunea izan arren, askotan landuko diren gaiak erlijiosoak izango dira, elizaren enkarguak direla eta. Baina gai mitologikoak ere asko erabiliak izan ziren. Gizakia edertasuna izango da, hori adierazteko biluziak erabiliko dira (klasikoaren imitazioa eta gizakiaren goresmena). Idealizazioaren bila joango dira. Edertasun idealaren bila joango dira, gizaki guztien ezaugarri honenak hartuz eta bilduz, horrela edertasun kanonikoak sortuko dira. Gaztetasuna garrantzi handia izango du.
Teknikari begira pintoreek freskoaren erabilera jarraitu zuten, marrazketak garrantzi handiagoa lortu zuten eta ez zen berriro kontsideratu bigarren mailako lan bat bezala. Gaiak lurraldeen arabera garatu ziren: Europako iparraldean eta Espainian gai erlijiosoak garrantzitsuak izan ziren. Italian, berriz, mitologia gai klasikoetatik hartzen da edota haien garaikideengandik. Konposaketa espazio lerroko edo airezko perspektibaren bidez antolatzen da. Estilo honetan kolorea argia da, eta pintoreek efektu berriekin esperimentatu zuten.
FLORENTZIA HIRIA, BERPIZKUNDEAREN ERDIGUNEA.

No hay comentarios:
Publicar un comentario