miércoles, 2 de junio de 2010

ARKITEKTURA ERROMATARRA

Erromatar arkitekturak bi ezaugarri nagusi ditu. Alde batetik, beste kulturetako sintesi bat egiteko gai izatea (Grezia, Etruria eta ekialdeko kulturak) eta bigarrena, euren obra guztiek edertasuneko aspektua zaintzeaz gain praktikotasunez bestetako ereduak izatea. Praktikotasunaren adibide asko daude Erromatar arkitektura, esaterako, galtzada, insulak (etxeak) eta domusac, anfiteatroak, teatroak, ubideak, kloakak, letrinak …
Erromatarrek arkitektura klasikoko elementuaz baliatu ziren, espresuki hiru ordenak, doriar, joniar eta korintiar eta hauei gehitu zizkieten haiek sortutako beste batzuk, konposatuak eta toskaniarrak. Honetaz gain, ateburu sistema edo dinteldua ere deitua erabiltzeaz gain ganga eta kupula erabili zituzten ere.
Eraikuntzen tipologia oso aberatsa da, ohiko tenpluetan hasita hirietan beharrezkoak diren edozein eraikuntzetako lan bikainak egin zituzten eta baita behar arruntak asetzeko beharrezkoak ziren elementuak ere, errepideak (galtzadak) edo ubideak (akueduktuak) esterako.
Obra hauek guztiak ingeniaritzako lan bikainak dira eta haietan konbinatzen dira erromatarren gustu estetikoak, ordenen konbinaketa bezala edo haien eskulturak.
Arte hau ez dago pentsatuta bakarrik edertasuna irudikatzeko, praktikotasuna eta zerbitzu batera dedikatua egotera baizik.
Neurri gabeko eraikinak egingo dituzte, hau da oso handiak. Hau Egiptotik bereganatutako joera da (piramideak …). Erromatarren eraikin gehienak oso handiak dira. Inperioa ekialderantz hedatzean ezagutu zituzten erromatarrek neurrigabetasuna eta aberastasuna. Halatan, berezko zituzten elementu tradizionalak greziarrengandik eta Ekialdeko herriengandik jasotakoekin batu eta Erromaren boterearen eta menpeko herrien aurrean zuen nagusitasunaren adierazpide izan zen Inperioko arkitektura. Ez zen, ordea, meritu hura horretara mugatu; pragmatismoa eta edertasuna batzen zituen joerak bultzaturik, eraikuntza moderno aurreratuenen moldeko obrak eraiki zituzten erromatarrek, eta artearen eta ingeniaritzaren eredu dira egun ere obra horiek.
Lehen aipatutako praktikotasuna alde batera uzten da adibidez Garaitz arkuetan, edo Kolometan (Trajanoren koloma).

Teknika aldetik, material egokienen (harri, adreilu, hormigoiaren) eta egitura mailako atal egokien (arku eta gangen) arteko batasunaren ondoko emaitza ezin hobeak erakusten ditu eraikuntza erromatarrak.
Materialak, harlandu eta adreilu. Material hau pobrea zenez, marmolez eta iztukuz estali eta apaintzen ziren eraikinak.
Erdi-puntuko arkua, erdi-zirkularra, eta mota askotako gangak erabili zituzten, etruriarrengandik jasoak. Mota askotako egituretan bideratu zituzten elementu haiek (estolderiak, tenplu handiak, termak, basilikak).
Dekorazio-elementu gisa erabili zituzten ordena greziarrak, korintiarra nagusiki, eta ordena berri batzuk ere, toskanoa eta konposatua.
Arkuak eta atalburuak, frontoi bihurriak eta friso ganbilak erabilita amaiera eman zioten erromatarrek Greziako eraikinen estetika lasaiari, eta eraikin asimetriko eta, aldi berean, guztiz dinamikoak egin zituzten.
Kanpoaldearen gainetik barnealdea eta plastikotasunaren gainetik funtzionaltasuna hobetsi zituen espazio-kontzeptuaren zerbitzura zeuden materiak eta elementuak.

PRAKTIKOTASUNA, ERAIKIN ZIBILAK:

(KARAKALLACO TERMAK)

(DOMUS AUREA)

(ERROMAKO KOLISEOA)

(MERIDAKO TEATROA)

(UBIDEA, PONT DU GARD (Frantzia))

(ERROMATAR FORUA, ERROMA, ERLIJIOA, MERKATARITZA, POLITIKAREN ERDIGUNEA)

FUNTZIO ESTETIKO:

(KONTANTINOREN GARAITZ ARKUA, ERROMA)
alt=""id="BLOGGER_PHOTO_ID_5478261576202893986" />
(TITOREN GARAITZ ARKUA, ERROMA)

(TRAJANOREN KOLOMA, ERROMA)

(AGRIPAREN PANTEOIA, ERROMA)

(PALMIRANGO TENPLUA)

No hay comentarios:

Publicar un comentario