miércoles, 2 de junio de 2010

ESKULTURA GREKOA

Egeo eta Itsaso Beltzaren artean kokatzen den penintsula da. Mendebaldeko artearen bilakaeran arte erabakigarririk izan bada, horra arte greziarra, mendebaldeko historiako aldietan erreferentziatzat hartu, imitatu edo gainazpikatu izan dena. Arkitekturan, eskulturan, pinturan eta zeramikan aplikatu egingo zen. Ka VIII. mendetik k.a. II. medera arte garatu egin zen. Hiru garaietan banatzen da: Aro Arkaikoa (ka VIII – ka VI ), Aro klasikoa (ka V – ka IV) eta Aro Helenistikoa (ka III – ka II). Aro bakoitza zibilizazioaren egoeraren eragina jasoko du, hau da, Aro Klasikoa gunerik gorenena izan zen eta Aro Helenistikoa, barrokizazioa emango zen.
Greziar eskulturak Ekialdeko lurraldeetako (Asiria eta Babilonia), Egiptoko eta Zikladeetako (Greziar irlak, Mykonos, Santorini) eragina jasoko du. Merkatal harremanei esker lurralde hauek ezagutzea posible izan zen.
Greziar eskultura lehen aipatutako hiru garaietan garatu egingo da, eta aldatuz joango da.
Berezko hizkuntza artistikoa garatu egin zuten. Helbururik garrantzitsuena gizakiaren irudikapena izan zen (geroago, berpizkunde garaian, berreskuratuko da Greziarren gizakiarekiko ikuspegia). Gizakiaren perfekzioa irudikatu nahi zen, horregatik biluziak erabiltzen ziren. Beraientzat arte munduan guztia gizakiarentzat zen. Ezaugarri garrantzitsuenak edertasun kanonikoak eta idealak (gizatasuna irudikatzeko), espresioa (melankolia), mugimendua (arkaikoan izan ezik) eta bolumena (konkor osoko eskulturak egiten zituzten). Edertasun fisikoa eta oreka espirituala irudikatzen zuten. Edertasuna giza gorputzaren atalen arteko proportzioa zen, horretarako kanoiak sortu zituzten (Polikleto sortu zuen, gizakiaren 7 buru zen gorpua, geroago, ) . Lasaitasuna naturarekin bat egiteko zen. Mugimenduaren irudikapena Aro Klasikoan emango da (Mironen diskoboloa …) eta Helenistikoan guztiz garatuko da (Laokoonte eta semeak). Askotan arkitekturari gehitzeko egiten ziren eskulturak, hau da, eraikinen frontoietan jartzeko. Materialak harria, kareharria, brontzea eta marmola izango dira. Polikromatuak izaten ziren, baina gaur egun ez dira heldu. Gaur egun ailegatutako eskultura gehienak erromatarrek egindako kopiak dira.

Aro Arkaikoa ka VII – VI-ra eman zen. Kuros eta Korai dira Aro Arkaikoan eginiko lanak. Kuros gizonen irudikapenak dira, biluzi agertzen ziren. Egipitiarrengandik eragina dute haien aurrekotasuenan, hala nola, heriotzara begiratzen dute. Gizonak jainkoak bezalakoak ziren, zurrunak. Besoak gorputzari lotutak egoten ziren. Batzuetan ezkerreko hanka aurreratuta zegoen. Baina mugimendu txiki hau ez da nahikoa ain zurrunak eta geldoak ikusteko. Simetrikoak dira. Ileak artifiziala zuten eta geometrikoa, hau Egiptotik bereganatutako joera da, begi almendra formadunak dute, irribarre misteriotsua, irudikapen naturalista zuten, hau da, giharreria irudikatuta dago. Geometrikoak dira beti. Polimides Argoskoa, Kleobis eta Korai emakumezkoen irudikapenak dira garrantzitsuenetakoak. Irudi erlijiosoak dira, adoratzekoak. Terrakotakoak edo harrizkoak izaten dira. Hilobietan kokatzeko eginak dira. Tamaina txikikoak dira. Jantzitak daude emakumeen irudiak, eta gizonenak aldiz, ez. Emakumezkoak ez dituzte berezko kurbarik. Kore Plepoduna da garrantzitsuena.

Garai Arkaikoa ka VII – VI mendeen artean garatuko da, eta eskultura grekoaren gunerik oparoena izan zen. Eskultura asko aldatu zen. Iraupen txikiko garaia izan zen, baina lehen aipatu bezala, oparoena. Lan gehienak Atenaseko Akropolian aurkitzen dira (erliebeak). Edertasun ideala ez da bakarrik fisikoak izango, espirituala ere izango da. Proportzioa eta oreka hiritarren bertutetako oinarriak ziren eta hau irudikatzen zen Atenaseko sistema demokratikoan. Klasizismoan bi tarte bereizten dira, klasizismo Goiztiarra eta Berantiarra.
Klasizismo Goiztiarraren barnean, Miron, Polikleto eta Fidias egileak aurkitzen dira. Mironen obrarik garrantzitsuena, Diskoboloa da. Giza-gorputzaren mugimenduaren irudikapena da. Instant bateko mugimendua harrapatuko zuen. Atletak egiten hasiko dira garai honetan, eta diskoboloa da adibide garrantzitsua. Gizakia jainkoak bezala tratatu zituen. Anatomia ondo irudikatua dago. Dinamismoa ere bada, aurpegia espresiorik gabekoa da, giharretako tentsioarekin inolako erlaziorik gabea. Polikleto giza anatomiaren teorizatzailea izan zen. Egile garrantzitsua bilakatu egin da, berak kanoi bat sortu zuelako, burua gorputzeko 1/7. Geometriak eragina dauka gorputzeko atal batzuetan. Burua esfera perfektua da eta ilea itsatsi egingo dio. Oreka fisiko eta espirituala izango du. Doriforoa eta Diadumenoa dira bere obrarik garrantzitsuenak. Fidias edertasun klasikoaren prototipoa sortu zuen. Partenoiko lanen egile garrantzitsua izan zen, frontoiak, frisoak, metopak eta jainkoen irudikapenak egin zituen. Oihal bustien teknika sortu zuen. Bere obren artean, Panateneetako prozesioa, partenoiko frisoak eta frontoaik eta Palas Atenearen eskultura.
Klasizismo Berantiarrean joera barroko bat eman zen, hau da, oreka, harmonia eta proportzioak ez dira beti mantenduko. Kanona estilizatuagoa izango zen. Espresionismo dramatikoaren hastapenak emango ziren. Gizakien sentimenduak hobeto islatzen dira. Idealismo klasikoak jarraitzen du baina edertasuneko eredu berriak bilatzen dira. Lisipo kanoi berria sortu zuen, 1/8. Ares Ludovisi, Herkules Farnesio … izango dira bere lan aipagarrienak. Praxiteles, jainkoak gizakiak bezala egingo ditu. Espresio galdua izango dute bere eskulturek. Artistak bihurgune praxiteletarra erabiliko du eskulturei mugimendua emateko. Aurpegian sfumato teknika erabiliko du. Hermes Dionisos Haurrarekin, Apolo Sauroktono eta Arleseko Benusa.
Aro Helenistikoa ka IV – I. mendeen artean garatu zen. Garazi zabala izan zen, bai kronologikoki bai geografikoki ere. Alexanderren inperioko beste tokietako eskulturarekin nahasten da. Tradizio greziarrak eta ekialdeko eraginek (Siria, Iran, Mesopotamia …) bizitzako kontzeptu berri bati hasiera eman zioten. Joera barrokoa emango zen. Errealismoa sakonduko zen, hala nola, gorputzetako desoreka gustukoa zuten, espresio dramatikoak, itsutasuna, tentsioa … Jainkoak, atletak eta heroiak irudikatu zituzten. Artistek inspirazio inguruko naturan bilatzen zuten. Idealizazio gabeko erretratuak egiten hasi ziren, indibidualizatuak. Anatomian interes handia zuten. Rodas (Laokoonte eta semeak, Farnesio zezena), eta Scopas (Mausoloren burua) izango dira artistarik garrantzitsuenak.



(Korai eta Kuroi, ARO ARKAIKOA)

(Diskoboloa Mirón, ARO KLASIKOA)


(Doriforoa eta Diadumenoa, Polikleto, ARO KLASIKOA)

(Delfoseko auriga, brontzezkoa, Pithagoras de Reggio, ARO KLASIKOA)


(Laokoonte eta Semeak, Farnesio Zezena, Rodas, ARO HELENISTIKOA)

(Miloko Benus, egile ezezaguna, ARO HELENISTIKOA)

1 comentario: